Europa Ligako finala
Nolakoa da Bukaresteko National Arena?
Erredakzioa
Atleticok eta Athleticek National Arenan neurtuko dituzte indarrak maiatzaren 9an. 55.200 zalerentzako lekua dauka, 3.600 palko eta sabaia bilkorra da.
Bukaresteko (Errumania) National Arenan jokatuko dute Atletico Madrilek eta Athletic Clubek Europa Ligako finala, maiatzaren 9an. 55.200 zalerentzako lekua dauka (63.000 lagunentzako ere izan dezake) eta sabaia bilkorra da.
Futbol-zelaia 2011ko irailaren 6an inauguratu zuten Errumania eta Frantzia selekzioen arteko partidarekin. 2012ko Eurokoparako puntuagarria zen eta neurketa hutsean bukatu zen. Berdegunearen egoera kaskarrak polemika sortu zuen (errazegi altxatzen zen) eta ondorioz, zelaia erabat aldatu zuten.
3.600 palko ditu, guztiak VIP, eta hedabideentzako 126 leku daude. Gainera, 2.100 autoentzako aparkalekua. UEFAk 4. mailako futbol-zelaia izendatu zuen.