Asteazkenean, 22:00etan
Athleticek Real Madrilen ospakizuna atzeratu nahi du
Erredakzioa
Marcelo Bielsaren taldeak garaipena bilatuko du San Mamesen liderrarren aurka. Iturraspe eta Herrera zigortuta daude eta Amorebietaren ere baja izango da gainkarga baten ondorioz.
Real Madrilek Ligako txapeldun izateko aukera izango du San Mamesen, baina Athleticek garaipena eskuratzeko gogor borrokatuko du. Mourinhoren mutilen ospakizuna atzeratzea izango da zuri-gorrien helburua, beti ere, Bartzelonak Malaga gainditzea lortzen badu. Bielsaren taldeak Txapeldunen Liga jokatzeko aukera urriak ditu, baina Europa Ligako postua ziurtatzea bilatuko dute.
Romaredan jasotako porrotaren ostean, Athletic laugarren postutik zazpi puntura jarri da eta soilik bederatzi puntu gelditzen dira jokoan. Marcelo Bielsaren taldeak burua Europa Ligako eta Kopako finalean dute eta Txapeldunen Liga jokatzeko ametsa ia ezinezkoa jarri zaio.
Fernando Amorebietak ezker hankan gainkarga du eta baja izango da. Gainera Ander Iturraspe eta Ander Herrera zigortuta daude eta Bielsak aldaketak gauzatu beharko ditu hasierako hamaikakoan. Hala ere, Jon Aurtenetxe bizkaitarra ezker hegalera itzuliko da Zaragozaren aurka zigortuta egon ostean.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, San Jose, Aurtenetxe; Javi Martinez; Susaeta, De Marcos, Muniain, Ibai Gomez; eta Llorente.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso, Granero; Özil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.