Itxi

maitzaren 9an eta 25ean

Bi finalak jarraitzeko jarduera ezberdinak egingo dira Bilbon

Erredakzioa

Zaleek Plaza Barrian, Udaletxean edota San Mamesen gozatu ahalko dute Athleticek maiatzan jokatuko dituen finaletaz.

Argazkia: EFE

Athleticek bi final jokatuko ditu maiatzan, UEFA Europa Leaguekoa maiatzaren 9an eta Errege Kopakoa 25ean. Hau dela eta pantaila erraldoiak jarriko dira Bilboko toki ezberdinetan. Adibidez, Udaletxean, Plaza Barrian eta San Mamesen bertan Athleticeko zaleek finalak ikusi ahalko dituzte pantaila erraldoietan.

14 x 9 metroko pantaila Plaza Barrian

Bilboko Plaza Barriko ostalariek, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, pantaila erraldoi bat jarriko dute Europa Ligako (maiatzaren 9) eta Errege Kopako (maiatzaren 25) finalak jarraitu ahal izateko.

Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak jakitera eman duenez, pantailak 14X9 metroko tamaina du eta Plaza Barrian jarriko dute.

14:00etatik aurrera "jai giro zuri-gorria bermatuta egongo da bideo eta musikaren bidez". Asteazkenean partida zuzenean emango dute 20:45etik aurrera, eta maiatzaren 25ean, ostirala, 22:00etatik aurrera.

San Mames

Bestalde, San Mamesen pantaila erraldoiak jarriko dituzte asteazkeneko Europa Ligako finala ikusteko eta ilara luzeak egon dira BBKko orotarako kutxa automatikoetan.

Izan ere, Errumaniaraino joaterik izan ez duten zaleek, Katedralean ikusi nahi dute partida hori. Are gehiago, BBKk jakinarazi duenez, sarrera guztiak saldu dituzte lau orduko epean.



Albisteak (1)