Itxi

Bukaresten

Bukarestera joango diren Athleticeko zaleentzako gomendioak

Erredakzioa

Errumaniako espainiar enbaxadak datorren asteazkeneko Europa Ligako finalerako hainbat gomendio eman ditu. Athleticeko zaleak, Konstituzio Plazan eta estadioaren hegoaldean bilduko dira.

Argazkia: EITB

Bidaiari buruzko gomendioak:

Hegazkinean, 3 ordu eta 45 minutuko bidaia da gutxi gora behera. Autobusean edo kotxean ia 3.600 kilometro daude. Autobusean, 55 orduko bidaia izan ohi da (bi egun baino gehiagoko bidaia). Henri Coanda/Otopeni nazioarteko aireportua Bucaresteko erdigunetik 13 kilometrora dago.

Taxian: Soilik terminalean dauden taxi ofizialak erabili behar dira. Gehienetan, 30 baino gutxiago kostatzen du bidaiak Aireportutik Bukaresteko erdigunera. Bertako monetarekin soilik ordaindu daiteke taxietan (LEI).

Autobusean: Aireportutik erdigunera bi linea daude. 783ak aireportua eta Piata Unirii batzen ditu eta 780ak aireportua eta Iparraldeko geltokia (Gara de Nord). Autobusean ibiltzeko tiketak aireportuko lurpeko bidean erosten dira eta Rumaniako monetarekin ordaindu behar dira (7 lei, 1,15 euro). Autobus barnean ezin daitezke tiketak erosi eta txartelik gabe bidaiatzeak zigorra ekarri dezake.

Partidaren egunean, estadio inguruan errepide-zirkulazioa mugatuta eta blokeatuta egongo da 09:00etatik aurrera. Neurketaren ostean, autobusak gau osoan arituko dira eta Metroa 02:00etara arte. Partidarako sarrera duten zaleek ez dute autobusa edo tranvía oraindu beharko.

Larrialdietarako telefonoa: Rumanian edozein mugikorretik edo telefonotik 112 zenbakira deitzeko aukera dago.

Bukareteko Udaletxeak, finala jarraitzeko pantalla erraldoiak jarriko ditu: antolatzaileek hiriko erdiguneetan gune bereziak jarriko dituzte partidaren aurreko orduetarako eta finala pantalla erraldoietan jarraitzeko.

Kaleko txakurrak: Bukaresten kaleko txakur ugari daude. Hiriko edozien tokitan egon daitezke eta kontaktua saihestu egin behar da. Janaria hartzen duten tokietan biltzen dira eta ez zaie elikatu behar.

Athleticeko zaleak Konstituzio Plazako gunean bilduko dira eta estadioko hegoaldean beste gune bat izango dute (berde kolorez seinalatuta). 20:00etan guneak itxi egingo dira.

Albisteak (3)