Europa Ligako finala
Falcao eta Llorente, Bukaresteko metroaren geltoki bi
Erredakzioa
Errumaniako hiruburuan jokatuko dute Atletico Madrilek eta Athleticek Europa Ligako finala eta metroari talde bietako jokalarien izenak jartzea erabaki dute.
Bukaresten jokatuko dute Athleticek eta Atletico Madrilek Europa Ligako finala, asteazkenean 20:45etik aurrera. Ondorioz, Falcao eta Llorente deituko dira Errumaniako hiriburuko metroaren bi geltoki maiatzaren 6tik 10era. Beste hainbat geltokik Hagi edo Dobrin bezalako jokalarien izenak hartuko dute epe horretan.
Bukaresteko metroa goizaldera arte ibiliko da, 01:00etara arte hain zuzen ere. Normalean 23:00etan ixten dute.