Itxi

Exodo zuri-gorria

33 hegaldi berezi Bukarestera joateko

Erredakzioa

Loiuko Aireportuak jakitera eman duenez, datozen egunetan hegaldi gehiago prestatuko dituzte. Forondako Aireportuan zazpi irteera eta 14 helduera aurrikusi dituzte.

Athleticeko jarraitzaile bat aireportuan. Argazkia: EFE

Athleticeko jarraitzaleak Europa Ligako finalera, Bukarestera, eramateko 33 hegaldi berezi aurrikusi ditu Loiuko Aireportuak.

Aireportuak jakitera eman duenez, datozen egunetan hegaldi gehiago prestatu behar izango dituztela ematen du.

Athleticek Boeing 747 batean egingo du bidaia astelehenean. Hegazkin handi horrek asteartean eta asteazkenean hegaldiak egingo ditu.

Asteartean zortzi hegaldi aurrikusi dituzte eta asteazkenean 24 gehiago abiatuko dira. Hegaldi bereziez gain, jarraitzaileek hegaldi erregularrak aprobetxatuko dituzte Bukarestera joateko.

Zale zuri-gorriak pixkanaka-pixkanaka Bilbora itzuliko dira ostegunetik aurrera.

Gasteiz

Era berean, Forondako Aireportuan zazpi irteera eta 14 helduera aurrikusi dituzte, baina hegaldien kopurua alda daiteke Bilboko ordutegi banaketaren menpe baitaude.

Bidaiariak artatzeko zerbitzuak, segurtasuna eta operazioak areagotuko dituzte bi aireportuek.



Albisteak (3)