Itxi

Aurrelarien borroka

'Tigrea' eta 'Lehoi Erregea' aurrez aurre Bukaresten

Erredakzioa

Fernando Llorentek eta Radamel Falcaok 62 sartu dituzte denboraldi honetan. Bi taldeak egiten ari diren denboraldi onean funtsezkoak dira bi aurrelariak.

Fernando Llorente eta Radamel Falcao. Argazkia: EFE

Falcao 'Tigreak' eta Llorente 'Lehoi Erregeak' 62 gol sartu dituzte denboraldi honetan, horietatik 17 Europa Ligan. Aurrelarien arteko borroka erabakigarria izango da asteazkeneko finalean. Atletico Madrilek eta Athleticek Europa Ligako finala jokatuko dute Bukaresten.

Kolonbiako eta Errioxako aurrelariak funtsezkoak izaten ari dira euren taldeen denboraldi onean. Atletico oso ondo moldatu da batez ere Europa Ligan. Athleticek Errege Kopako finala jokatuko du baita ere.

Hiru txapelketetan 29 gol sartu ditu Fernando Llorentek (1985-02-26). Horietatik 17 Ligan, 7 Europa Ligan eta 5 Errege Kopan.

Radamel Falcaok (1986-02-10) 33 gol sartu ditu bi txapelketatan. Bi lehiaketa horietan Llorentek baino gol gehiago sartu ditu kolonbiarrak. Santa Martako 'Tigreak' 23 gol sartu ditu Ligan.

Bestalde, Europa Ligan 10 aldiz zulatu du aurkarien atea. Klaus-Jan Huntelaarekin batera txapelketako goleatzailerik onena da, baina holandarrak ezin du gol gehiagorik sartu, Schalke Athleticek kanporatu zuelako.

Europa Ligako goleatzailerik onenak orain arte:

10 gol: Falcao (Atletico Madril) eta Huntelaar (Schalke 04).

8 gol: Adrian (Atletico Madril).

7 gol: Llorente (Athletic) eta Matias Suarez (Anderlecht).

6 gol: Dimitri Sychev (Lokomotiv) eta Ricky Van Wolfswinkel (Sporting).

5 gol: Susaeta, Muniain (Athletic) eta beste sei jokalari gehiago.




Albisteak (3)