Ofiziala da jada
Athleticek Oscar De Marcosen kontratu berritzea baieztatu du
EITB Media
Akordioa jokalariak berak aurreratu zuen duela bi aste prentsa aurrean. 2023ra arte izango da zuri-gorria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oscar de Marcos eta Athletic Club akordio batera iritsi dira denboraldi honen amaieran amaitzen zen kontratua 2023ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Sinadura gaur egin da Ibaiganen, Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol-zuzendaria bertan zirela.
Laguardiakoa 2009-10 denboraldian iritsi zen Lezamara eta denboraldi horretan bertan egin zuen debuta Young Boys talde suitzarraren aurka Europa Leagueko kanporaketa batean.
33 urte bete berri ditu eta dagoeneko 452 partida jokatu ditu Athleticen kamisetarekin 13 denboraldietan. Historia zuri-gorrian bederatzigarren postuan dago jokatutako partidei dagokienez.
Gaur egungo taldeko kapitainetako bat da. 22 partida jokatu ditu aurten, horietako bi Kopan eta beste bi Superkopan. Gol bat sartu du denboraldi honetan eta 35 orotara lehoi gisa.