BBK
Finala San Mamesen ikusteko sarrerak agortu dira
Erredakzioa
Errumaniaraino joaterik izan ez duten zaleek, Katedralean ikusi nahi dute partida. Sarrera guztiak saldu dituzte lau orduko epean.
San Mamesen pantaila erraldoiak jarriko dituzte asteazkeneko Europa Ligako finala ikusteko eta, goizean, ilara luzeak egon dira BBKko orotarako kutxa automatikoetan.
Izan ere, Errumaniaraino joaterik izan ez duten zaleek, Katedralean ikusi nahi dute partida hori. Are gehiago, BBKk jakinarazi duenez, sarrera guztiak saldu dituzte lau orduko epean.