Elkarrizketa
Bilbotar bat Bukaresten
@IsuskoAB
Iñaki Alcaine Uriarte bilbotarra Bukaresten bizi da eta asteazkenean, Europa Ligako finalean, bere taldea ikusteko aukera izango du.
Errumaniara heldu bezain pronto Bucaresten bizi den lagun bat bisitatu dugu. Tabernan zerbait hartu eta gero bilbotar hau erdi errumaniarra dela jada konturatu gara.
Iñaki Alcaine Uriartek 32 urte ditu eta egun poz-pozik bizi da bere Bucaresteko emaztearekin. Lana dela eta duela bost urte atzean utzi zuen Euskadi eta egun errumaniar bat bezala ikusten du bere burua.
Bilbotarra Bukaresten, nola bizi?
Ba egia esanda primeran nago hemen, uste baino hobeto. Bilbon baino aukera gehiago izan ditut hemen, halere, familia, lagunak eta itsasoa botatzen ditut faltan. Baina, arraroa badirudi ere kalimotxo batzuk hartuko ditut Athleticeko partida baino lehen Bucaresten! Ikaragarria.
Nolakoa da jendea?
Ba Bilbon bezala denetarik dago hemen. Jende jatorra eta ez hain jatorra, baina guri gertatzen zaigun bezala oso herri polita dutela esaten badiezu gusturago egongo dira eta gusturako kanpoko jendearekin.
Garestia da?
Finala dela eta baliteke salneurriek gora egitea, baina bestela denetarik topa dezakegu, leku garestiak eta merkeak, bilatzea besterik ez dago.
Azpimarratzeko zerbait...
Bueno, auto bat hartuz gero kontuz ibili. Ez da gauza bera A-8an ibiltzea edota hemengo errepideetan, agresiboak dira oso gidatzen. Komeni da taxia hartzea, asko daude eta merketak dira, hori bai, taximetroa jartzera behartu, bestela akordiora heldu hartu baino lehen. Aireportutik erdialdera 100 lei (bertako txanpona) dira (25 euro) eta herritik egindako ibilbideak ez dira inoiz 50 leitik igo behar.