Bilbotar bat Bukaresten
'Uste baino gehiago ezagutzen da Athletic Bukaresten'
Isusko Arias. Berriemaile berezia
Bukarest (Errumania)
"Athleticen filosofia ezagutzen den heinean, geroz eta ezagunagoa egiten da taldea eta gainera gure familia asko egiten ari da fama hori handitzeko", dio Iñaki Alcaine Uriartek.
Herria nolakoa den ezagututa Athleticek jokatu behar duen finalaz aritu gara Iñaki Alcainekin, Bukaresten duela 5 urte bizi den bilbotarrarekin.
Zer aurkituko dute zale zuri-gorriek?
Ba hiri handi bat, eta ez tamainaz, komunismoak utzitakoa eta egun egin diren eraikuntzen artean kontraste polita dago. Adibidez, zale zuri-gorriak Casa Poporului aurrean bilduko dira, Boulevard Uniriin, bertan egongo da gure gunea. Ba bi leku horiek Ceausescurenak dira eta herritarrek ez dituzte gustuko. Hortik gertu alde zaharra dago eta pena merezi du bisitatzeak, eta garagardo batzuk hartzea ere.
Finala Bukaresten izanda eta Athleticen ibilbidea UEFAn ikusita, nola bizi duzu denboraldia?
Ba sufritzen kanporaketa bakoitzarekin, Manchester, Schalke eta Sportingekoarekin batez ere. Kontuan izanda nola saldu dugun hemen nire anaiak eta biok Athletic, bere filosofia eta zer den barrutik, ba hori demostratzeko aukera dugu orain.
Talde ezezaguna izango da Athletic…
Uste baino gehiago ezagutzen da Bukaresten. Egia esanda Nazioarteko ligak asko jarraitzen dira eta nola ez , BBVA Liga onena izanda. Athleticen filosofia ezagutzen den heinean, geroz eta ezaguna egiten da taldea eta gainera gure familia asko egiten ari da fama hori handitzeko.