Itxi

Europa Liga

Bukaresteko finalaren sarreren salneurria hirukoiztu du birsalmentak

Erredakzioa

150-300 euro bitarteko sarrerak eskaintzen dituzte Errumaniako iragarki atari batzuek Interneten. UEFAko salneurri ofizialak 25 eta 100 euro bitartekoak dira.

Bukaresteko Estadio Nazionala. Argazkia: EFE

Bukarestera sarrerarik gabe joango diren jarraitzaile zuri-gorriek garesti ordaindu beharko dituzte, estadiora sartu nahi baldin badute. Birsalmentak salneurri ofizialak hirukoiztu ditu dagoeneko.

150-300 euro bitarteko sarrerak eskaintzen dituzte Errumaniako iragarki atari batzuek Interneten. Atari horiek sarrerak etxez etxe banatzen dituzte.

UEFAko salneurri ofizialak, ostera, 25 eta 100 euro bitartekoak dira.

Internet bidez egingo den birsalmentaz aparte, partida egunean birsaltzaileek zelaitik gertu sarrerak 300 eurotan eskainiko dituztela jakinarazi dute Errumaniako komunikabideek.


Albisteak (3)