Itxi

Finala, Bucaresten

Europaren neurrira egindako Athletic Hiria

BIDALI BEREZIA. ISUSKO A.B.

UEFAk hartzen dituen neurriak azken xehetasunetan ere nabarmentzen dira.

Zale zuri-gorriak. Argazkia: @IsuskoAB

Zaleen erosotasunerako hainbat gauza izan dituzte kontua Bukaresten. Aireportutik erdigunerako kaleetan kartel ugari daude eta Athleticeko eta Atletico Madril taldeko eskudoak edonon ikus daitezke.

Gainera, Sorin Oprescu Bukaresteko alkateak "UEFA Europa Ligako finala hartzeagatik harro" daudela adierazi du. Mirce Sandu, Errumaniako futbol federakundeko presindenteak ere poztasuna azaldu du. "Bukaresten bi talde lehiakor eta milaka zale ikusteko aukera izango dugu eta pozez zoratzen nago", azaldu du Sanduk.

Hala ere, Athletic Hiria ez da egiazkoa. ‘Europako erara’ egindako gunea da, joko guneak daude, musika, Athleticen kantak eta garrantzitsuena... alkoholik gabeko garagardoa. UEFAren arauak dira, baina orduan ez gaude egiazko Athletic Hirian, hala ere, nola edo hala kalimotxoa eta garagardoa gunera heltzen dira. Alde zaharrean erosoago daude zale zuri-gorriak.

Albisteak (3)