Itxi

HERIOTZA

Anton Arieta hil da, Athleticeko aurrelari mitikoa

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arieta II.ak 358 partida ofizial jokatu zituen 10 denboralditan, eta 83 gol sartu zituen.

Anton Arieta. Irudia: Athletic Club

Anton Arieta (Arieta II) Athleticeko aurrelari historikoa hil egin da azken orduetan, 76 urte zituela, talde bilbotarrak larunbat honetan jakitera eman duenez.

Arieta II.ak 358 partida ofizial jokatu zituen 10 denboralditan, eta 83 gol sartu zituen. Herkulesen amaitu zuen bere ibilbidea, 1974an taldeak fitxatu ondoren.

Kamiseta zuri-gorriarekin Kopako bi titulu lortu zituen, 1969koa eta 1973koa. Elx eta Castelloren aurkako bi final horietan gola sartu zuen gainera. Talde bizkaitarraren aurrealderik gogoangarrienetako bat osatu zuen, Argoitia, Uriarte, Clemente eta Rojo I.arekin batera.

Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eramango dute Arieta II.aren oroimenez larunbat honetan Valentziaren aurka San Mamesen jokatuko duten Ligako partidan.