Itxi

Europa Ligako finala

Bielsa: 'Ni naiz arduradun bakarra'

Erredakzioa

"Argi dago, ez dugu ongi defendatu, erasora jotzeko ez ditugu gauzak argi izan eta ez dira baldintzak eman. Areriori min egiteko aukera eman diogu", azaldu du Athleticeko entrenatzaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Atletico Madrilen aurkako neurketan, Europa Ligako finalean, jasandako porrotaren arduradun bakarra bera dela adierazi du Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak, eta ohi bezala jokatu ez dutela argudiatu du. Finalera eraman dien jokorik azaldu ez dutela gaineratu du Argentinako prestatzaileak.

"Entrenatzaileak erantzukizuna hartu behar du, arduradun bakarra da. argi dago, ez dugu ongi defendatu, erasora jotzeko ez ditugu gauzak argi izan eta ez dira baldintzak eman. Areriori min egiteko aukera eman diogu", esan du Bielsak prentsaurrekoan.



Bideoak (1)