ONE CLUB MAN
Athleticek Bochini, aurtengo One Club Man sariaren irabazlea, omendu du San Mamesen
Agentziak | EITB Media
Argentinarrak Valentziaren aurkako partidaren atarikoan jaso du bere saria.
Ricardo Enrique Bochini Argentinako futbolaren ikurra da, 20 denboraldi eman zituen Independienteko kamiseta gorriz jantzita. Hori dela eta, Athleticek One Club Man saria eman dio, bere kirol-ibilbidearen omenez.
35. jardunaldiari dagokion partidaren atarikoan, Valentziaren aurka, "Bocha" zelaian agertu da Jose Angel Iribarrekin batera, nazioarteko futbolak duen beste izar bat. Athleticeko mitoak berak eman dio saria, Lezamako harrobiko jokalari batekin.
Sari hau jaso duen lehen hegoamerikarra da Bochini. Haren aurretik Matt Le Tissier ingelesak, Paolo Maldini italiarrak, Sepp Maier alemaniarrak, Carles Puyol katalanak, Billy McNeill eskoziarrak eta Ryan Giggs galestarrak jaso zuten saria.
Diego Armando Maradona eta Leo Messiren ondoren Argentinako futboleko '10' zenbakidun onena izan denak asteburu bizia izan du Bilbon, zeren, zaleen aurrean jasotako omenaldiaz gain, prentsaurreko bat eta solasaldi bat eskaini zituen bezperan, Eduardo Sacheri idazle argentinarrarekin batera.