Finala galdu ostean
Horrela jarraitu dugu Athleticen itzulera eitb.com-en
Erredakzioa
Athleticen Junboa 18:30 aldera heldu da Loiuko Aireportura. Taldeak autobusa hartu du eta Lezamara abiatu da. Ehunka zale zain ziren Lezamako instalazioetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
19:19 Athleticen autobusa Lezamara heldu da.
19:17 Giro bikaina Lezaman taldeari harrera egiteko.
18:59 Zaleek txalo egin dute autobusa aireportutik atera denean.
18:53 Entrenamendua bertan behera utzi dute, hegaldia atzerapen handiarekin heldu delako.
18:50 Jokalariak autobusean dira eta dagoeneko ibilgailua abiatu da. Aireportuko suhiltzaileek gorazarre egin diote Athletici.
18:49 Jarraitzaile zuri-gorri batzuk Athleticeko autobusaren zain daude aireportuaren irteeran.
18:47 Athleticen jokalariek ez dute komunikabideekin hitz egin.
18:45 Athleticeko jokalari, zuzendari eta entrenatzaileak hegazkinetik jaisten hasi dira.
18:43 Hala ere, taldea Lezamara joango da autobusez. Hurrengo lan saioa ostiral honetan 10:00etan, ateak irekita.
18:38 Azkenean ez da entrenamendurik izango Lezaman.
18:32 Athleticen Junboak Loiuko aireportuan lur hartu du.
18:29 Athleticen hegaldia, atzerapenarekin, heltzear dago.
18:00 Taldea ez da terminaletik pasako, izan ere, zuzenean Lezamara joango da entrenamendua egiteko, ateak irekita.
17:51 Jarraitzaileak Lezaman bildu dira dagoeneko taldearen zain.
17:46 Athleticen hegaldia abiatu da eta Bilbora bidean dago.