Harrera
Athletic etxera itzuli da porrot handiaren ostean
Erredakzioa
Athleticen hegazkinak 18:30 aldera lur hartu du Loiuko Aireportuan. Milaka jarraitzailek taldeari babesa eman diote Lezaman.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticen hegazkinak 18:30 aldera lur hartu du Loiuko Aireportuan. Marcelo Bielsa entrenatzaile zuri-gorriak arratsaldean, Lezaman, entrenamendua egitea aurrikusita zuen, baina azkenean bertan behera utzi behar du, hegaldiak atzerapen handia izan duelako.
Hala ere, jokalariek eta entrenatzaileek taldearen autobusa hartu dute aireportuko pistan bertan, eta Lezamara joan dira. Taldeak milaka jarraitzaile zuri-gorri zain zituen Athleticen instalazioetan.
Aireportuko suhiltzaileek taldeari gorazarre egin diote eta irteeran zenbait zalek txalo artean hartu dituzte jokalariak.
Jokalariek pena handia zuten eta ez dute adierazpenik egin. Autobusa minutu gutxi geroago heldu da Lezamara eta Bielsaren mutilek jarraitzaileen babesa jaso dute beste behin ere.