Kargatzen...
Itxi

Denboraldiaurrea

Athleticek Newcastleren aurka jokatuko du uztailaren 30ean

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lagunarteko partida, oraindik ordutegirik ez duena, St. James Park zelaian jokatuko da. Partida hori izan da Athleticek 2022-2023 denboraldiaurrerako itxi duen lehena.

Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Irudia: EFE

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Newcastle United talde ingelesaren aurka St. James Park zelaian datorren uztailaren 30ean, klubak jakinarazi duenez.

Partida hori izan da Athleticek 2022-2023 denboraldiaurrerako itxi duen lehena.

Talde zuri-gorriak denboraldiaurrean talde ingelesaren aurka jokatuko duen bigarren aldia izango da, 2001ean egin ondoren.

Partida horren ordutegia zehazteke dago oraindik.

Albisteak (2)