Itxi

Finala, maiatzaren 25ean

2012ko Errege Kopako Athleticen ibilbidea

Erredakzioa

Finalera heltzeko bide 'erosoa' izan dute Bielsaren mutilek. Oviedo, Albacete, Mallorca eta Mirandes izan dira zuri-gorrien aurkariak.

Athleticek 2012ko Errege Kopan ibilbide erraza izan duela esan daiteke. Maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurka jokatu aurretik, Bilboko taldeak Bigarren B Mailako hiru talde (Oviedo, Albacete eta Mirandes) eta BBVA Ligako talde bakarra (Mallorca) kanporatu behar izan ditu.

Zuri-gorrien aurreneko aurkaria Oviedo izan zen. Carlos Tartiere futbol zelaian Athletic 0-1 irabazi zuen De Marcosen golari esker eta itzulerako neurketan Ander Herrerak jarri zuen 1-0ekoa San Mameseko markagailuan.

Final-zortzirenetan Albacete izan zen Bielsaren taldearen aurkaria eta nahiz eta joaneko partidan 0-0 gelditu, Athleticek 4-0ekoa eskuratu zuen Bilbon. Golak, Toquerok, Herrerak, Susaetak eta San Josek lortu zituzten

Final-laurdenetako aurkaria Joaquin Caparrosen Mallorca izan zen, baina Athleticek arazo handirik gabe gainditu zuen kanporaketa. San Mamesen 2-0 irabazi zuten zuri-gorriek Llorenteren golei esker eta itzulerako neurketan Ramisek bere atean eskuratutako golarekin jarri zuen 0-1ekoa.

Carlos Pousoren Mirandes izan zen 'lehoien' aurkaria finalerdietan. Burgoseko taldeak Espanyol kanporatu zuen final-laurdenetan eta gogotsu heldu zen Athleticen aurkako kanporaketara. Anduvan 1-2 irabazi zuten Bielsaren mutilek Llorenteren golei esker, eta Bilbon 6-2koarekin eskuratu zuten finalerako txartela. Golak Munianek, Susaetak, Aurtenetxek, Llorentek bi eta Mirandesek bere atean egin zituzten.

Athleticek 2012ko Errege Kopan ibilbide erraza izan duela esan daiteke. Maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurka jokatu aurretik, Bilboko taldeak Bigarren B Mailako hiru talde (Oviedo, Albacete eta Mirandes) eta BBVA Ligako talde bakarra (Mallorca) kanporatu behar izan ditu.Zuri-gorrien aurreneko aurkaria Oviedo izan zen. Carlos Tartiere futbol zelaian Athletic 0-1 irabazi zuen De Marcosen golari esker eta itzulerako neurketan Ander Herrerak jarri zuen 1-0ekoa San Mameseko markagailuan.Final-zortzirenetan Albacete izan zen Bielsaren taldearen aurkaria eta nahiz eta joaneko partidan 0-0 gelditu, Athleticek 4-0ekoa eskuratu zuen Bilbon. Golak, Toquerok, Herrerak, Susaetak eta San Josek lortu zituztenFinal-laurdenetako aurkaria Joaquin Caparrosen Mallorca izan zen, baina Athleticek arazo handirik gabe gainditu zuen kanporaketa. San Mamesen 2-0 irabazi zuten zuri-gorriek Llorenteren golei esker eta itzulerako neurketan Ramisek bere atean eskuratutako golarekin jarri zuen 0-1ekoa.Carlos Pousoren Mirandes izan zen 'lehoien' aurkaria finalerdietan. Burgoseko taldeak Espanyol kanporatu zuen final-laurdenetan eta gogotsu heldu zen Athleticen aurkako kanporaketara. Anduvan 1-2 irabazi zuten Bielsaren mutilek Llorenteren golei esker, eta Bilbon 6-2koarekin eskuratu zuten finalerako txartela. Golak Munianek, Susaetak, Aurtenetxek, Llorentek bi eta Mirandesek bere atean egin zituzten.

Albisteak (3)