Itxi

Hauteskundeak

Jon Uriartek bere hautagaitzako lantaldea aurkeztu du

EITB Media

Leer en Castellano

Presidente izateko hautagaiaz gain beste 18 pertsonak osatzen dute 'Izan Athletic' hautagaitzaren lantaldea.

Jon Uriarteren lantaldea. Argazkia: @izanathletic

Jon Uriarte Athleticeko presidente izateko aurrehautagaiak bere lantaldea aurkeztu du asteazken honetan (ekainak 8). Hauteskundeetako hautagai ofizialak ostegunean (ekainak 9) jakingo dira.

Uriartez gain, honako beste 18 pertsona hauek osatzen dute 'Izan Athletic' hautagaitzaren lantaldea:

Nerea Ortiz, lehenengo lehendakariordea (BC3 – Basque Centre for Climate Change erakundeko gerentea)

Jon Ruigómez, bigarren lehendakariordea (Bilboko Itsas Museoko zuzendaria)

Jon Salinas, idazkaria (abokatua Uría-Menendezen)

Xabi Alvarez, idazkariordea (Lawesomeko bazkide fundatzailea, CEO eta Zabalkunde eta Berrikuntza Arloko arduraduna)

Guillermo Ruiz-Longarte, diruzaina (Tubacexeko finantza zuzendaria)

Adolfo Plaza, diruzainordea (Laboral Kutxako finantza zuzendaria)

Laura Ruiz de Azua, batzordekidea (Arroyabe Kontserben zuzendari komertziala)

Igor San Roman, batzordekidea (Socialitaseko zuzendaria)

Josetxu Urrutia, batzordekidea (Laboral Kutxako Bizkaiko eta Kantabriako enpresen bulegoko zuzendaria)

Goizalde Santamaria, batzordekidea (IMH Campuseko Prestakuntza eta Garapen Arloko arduraduna)

Ibon Naberan, batzordekidea (All Iron Real Estateko zuzendari nagusia)

Garazi Unibaso, batzordekidea (Abacorako sistemen arduraduna eta Athleticeko jokalari ohia)

Nacho Uriguen, batzordekidea (Ironteceko HEE)

Roque Echaniz, batzordekidea (McKinseyko bazkidea)

Ana Diez, batzordekidea (Management Solutions elkarteko kidea)

Gorka Cubes, batzordekidea (arkitektoa eta Athleticen estatutu berriak idatzi zituen batzordeko kidea)

Ainhoa Iza, batzordekidea (Savage Cultureko zuzendari nagusia) 

Egoitz Begoña, batzordekidea (Arinsako bazkidea).

Albisteak (3)