ATHLETICEKO HAUTESKUNDEAK
Ainhoa Tirapuk bat egin du Barkalaren hautagaitzarekin emakumezkoen futbol zuzendari gisa
I. G. | EITB MEDIA
Tirapuk 37 urte ditu eta 17 denboraldi eman zituen Athleticen, horietako 15 lehen taldeko jokalari gisa. 358 partida ofizial jokatu zituen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ainhoa Tirapuk bat egin du Ricardo Barkalaren hautagaitzarekin Athleticeko emakumezkoen futboleko zuzendari kargurako, baldin eta Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea hilaren 24an presidente aukeratzen badute.
¿¿¿¿ Ainhoa Tirapuk bat egin du gure hautagaitzarekin Athleticen emakumezkoen kirol zuzendaria izateko. Athletic aitzindaria izan da emakumezkoen futbolean eta erreferentzialtasun hori sustatuko dugu. Ongi etorri Ainhoa!
— Barkala Geuria (@BarkalaGeuria) June 13, 2022
¿ #BarkalaGeuria #AukeratuBarkalaAukeratuAthletic ¿¿ pic.twitter.com/ldrv8s9Raw
Tirapuk 37 urte ditu eta 17 denboraldi eman zituen Athleticen, horietako 15 lehen taldeko jokalari gisa. 358 partida ofizial jokatu zituen.
Erretiratu ondoren, atezainen entrenatzailea izan zen Lezaman 2020ko uztailetik joan den martxora, kluba utzi eta Emakumezkoen Ligako lehendakaritzarako hauteskundeetara begira jarri zenean, baina azkenean hautagaitza erretiratu zuen.