Itxi

Hauteskundeak

Ernesto Valverde izango da Athleticen entrenatzailea Uriartek edo Barkalak hauteskundeak irabaziz gero

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi hautagaitzek iragarri dute asteazken goizean. Hala, bi entrenatzaile hauetako batek hartuko du lehoiak entrenatzeko ardura: Valverdek (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ibili zen), ala Bielsak (2011tik 2013ra izan zen).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ernesto Valverde izango da Athleticeko entrenatzaile berria Jon Uriarte edo Ricardo Barkala buru dituzten hautagaitzetako batek ostiraleko hauteskundeak irabaziz gero. Bi hautagaitzek zabaldu dute asteazken goizean sare sozialetan mezu bana, Valverderekin adostutako akordioa iragartzea helburu.

Hala, lehoien hurrengo entrenatzailea (Marcelino ordezkatuko du) bi hauetako bat izango da: Ernesto Valverde (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra izan zen talde zuri-gorriaren entrenatzailea), ala Marcelo Bielsa, Iñaki Arechabaleta hautagaiak irabaztekotan. Bielsa ere egon da Athleticeko entrenatzaile, 2011tik 2013ra.

Bere web-orrian argitaratu eta sare sozialen bidez zabaldu duten ohar baten bidez, Jon Uriarteren hautagaitzak nabarmendu du Ernesto Valverde dela, haren iritziz, "egonkortasun handiena eman dezakeen entrenatzailea" Athleticerako. "Apustu arriskutsuagoak baloratu ditugu, proiekturako moldaketa egokia zutenak, baina duela aste batzuk ondorioztatu genuen Ernestoren pieza lehen taldean behar genuela gure proiektua egonkortasunez eraikitzen hasteko", adierazi du Uriartek.

Albisteak (1)

Bideoak (1)