Itxi

Hauteskundeak

Carlos Aviña ez da Jon Uriarteren hautagaitzaren futbol-zuzendaria izango

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aviñak duela urte batzuk argitaratutako txio batzuek polemika eragin dute, eta mexikarrak Athleticeko presidente-kargurako hautagaia den Jon Uriarteren proiektuko kide izateari utzi dio.

Carlos Aviña ez da Athleticen izango, azkenean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Jon Uriarte Athleticeko presidente-kargurako hautagaiak Carlos Aviña hasiera batean bere proiektuko futbol-zuzendaria izan behar zena baztertzea erabaki du asteazken goizaldean, mexikarrak duela urte batzuk publikatutako txio polemiko batzuen ondorioz.

Aviñak bere garaian argitaratu zituen txioek kutsu homofoboa zuten, eta horrek polemika eragin du Athleticeko bazkide eta zaleen artean. Gai honek sortu duen zalaparta ikusita, Uriarteren hautagaitzak ikerketa abiarazi du txioen egiazkotasuna baieztatzeko. Behin ikerketa egin eta txio polemikoen egiatasuna baieztatuta, Jon Uriarte buru duen 'Izan Athletic' hautagaitzak erabaki du Carlos Aviña baztertzea.

Ondorioz, Aviña ez da Athleticeko futbol-zuzendaria izango Uriartek hauteskundeak irabazten baditu. Jon Uriartek eta bere lantaldeak beste futbol-zuzendari bat bilatu beharko dute, eta bi egun dituzte horretarako.

Bideoak (2)