Itxi

Kopako finala

Xavi: 'Athletic aurkari gogorra da'

Erredakzioa

Zuri-gorrien jokoa eta presioa goraipatu ditu Bartzelonako jokalariak. Guardiolaren taldea finala gogor prestatzen ari dela ere argi utzi du Xavik.

Xavi. Argazkia: EFE

Xavik zurrumurruak alde batera uztea eta Errege Kopako finalean burua jartzea eskatu du prentsaurrekoan. Bartzelonako jokalariaren ustez, "orain ez da ordua datorren denboraldiari buruz hitz egiteko", Guardiolaren aroko azkeneko titulua irabaztea jokoan baitago.

"Gu alde batera mantentzen gara. Athleticen aurka finalean borrokatzeko prestatzen ari gara. Prestaketa ona egiten ari gara, gaur gai taktikoak prestatu ditugu", azaldu du Xavik.

Athletici buruz, Kataluniako erdilariak "oso aurkari gogorra dela" onartu du. "Bakarkako markaketa asko egiten dituzte, 90 minutuetan korrika egiteko gai dira, presio gogorra egiten dute eta fisikoki asko eskatzen du Athleticen aurka jokatzeak", adierazi du.

Javi Martinezen inguruan ere mintzatu da Xavi, izan ere Aiegikoa Bartzelonako agendan dagoen jokalaria baita. "Jokalari gaztea da eta ibilbide luzea dauka. Gainera bi gauzak ditu: fisikoki izugarri da eta erdialdean eta defentsan joka dezake, zentral bezala denboraldi bikaina egin duelako. Bestalde, teknikoki aparta da", esan du Xavi Hernandezek.



Albisteak (3)