Itxi

Kantabria

Txakurrek Errege Kopako finala jokatu dute Castron

Erredakzioa

40 bat txakur bildu dira Kantabriako herrian Athleticeko eta Bartzelonako elastikoekin jantzita, Kopako finala jokatu baino egun batzuk lehenago.

40 bat txakur bildu dira gaur Castron (Kantabria) Athleticeko eta Bartzelonako elastikoekin jantzita, Errege Kopako finala jokatu baino egun batzuk lehenago. Bi taldeek maiatzaren 25ean, Madrilen, jokatuko dute finala.

Finala gaur jokatu izan balitz garaipena bilbotarrek eskuratuko lukete, izan ere, txakur gehienak zuri-gorriz jantzita azaldu dira Kantabriako herrian.

Euriak bilera ilundu du, baina eguraldi txarrak ez ditu kuxkuxeroak, animali eta futbol zaleak uxatu. Txakurrak inguruko eskualdeetatik heltzea espero zuten antolatzaileek.

Bilera "festa" bat bihurtzea nahi zuen Castroko Udalak, Jose Ucelay Turismo zinegotziak azaldu duenez.