Itxi

Ostiralean, Kopako finala

Zuri-gorrien asteko plangintza

Erredakzioa

Asteazkenean Madrilera abiatuko da taldea eta ostegunean Vicente Calderonen entrenatuko da 20:00etatik aurrera.

Athleticen entrenamendua Lezaman. Argazkia: EFE

Athleticek, azken orduko aldaketak gertatu ezean, goizeko lan saioak egingo ditu maiatzaren 21, 22 eta 23an, 10:00etan Lezaman.

Maiatzaren 23an, asteazkenean, Madrilera abiatuko da taldea da txarter hegaldian (19:00etan) eta ostatua Sheraton Madrid Mirasierra hotelean izango du.

Maiatzaren 24an, ostegunean, lan saio ofiziala egingo du Athleticek 20:00etan Vicente Calderon futbol zelaian. Bertako prentsa aretoan Marcelo Bielsa entrenatzaileak eta jokalari batek prentsaurrekoa eskainiko dute, 19:15etik aurrera.

Albisteak (3)