Ofiziala
Ander Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin
EITB MEDIA
EiTB-k jakin duenez, klubak ez du onartu jokalariak eskatu dituen bi urteak eta soldata. Antza, taldeak urte bateko kontratua, eta beste baterako aukera, eta helburuetan oinarritutako soldata eskaini dio.
Ander Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin hurrengo denboraldirako. EiTB-k jakin duenez, kluba ez du onartu jokalariak eskatu dituen bi urteak eta soldata. Antza, taldeak urte bateko kontratua, eta beste baterako aukera, eta helburuetan oinarritutako soldata eskaini dio.
Nahiz eta, hauteskundeak baino lehen, Jon Uriartek portugaleteko jokalaria berritzeko hiru hautagaien arteko akordioaren berri eman zuen, azkenean akordioa ezin izan da burutu.
Zuzendaritza berriak ez du onartu jokalariaren agenteak eskatutako soldata eta bi urteko luzapena, klubak onartutako muga gainditzen duelako. Hori dela eta, Athleticek aurkeztutako eskaintza baxuagoa izan da bai arlo ekonomikoan eta baita kontratu luzapenean ere; urte bateko kontratua, beste urte batera luzagarria.
Horrenbestez, Ander Capak agur esango dio Athletic Clubari lau denboraldi eman ondoren.