Itxi

Dispositiboa

2.300 poliziak bermatuko dute segurtasuna Kopako finalean

Erredakzioa

Vicente Calderon estadioa eta ingurua ez ezik, jarraitzaileen helduera eta egonaldia zainduko ditu segurtasun dispositiboak.

Poliziaren dispositibo bat. Argazkia: EFE

Athleticek eta Bartzelonak ostiralean jokatuko duten Errege Kopako finalean 2.300 poliziak segurtasuna bermatuko dute, Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak gaur jakitera eman duenez.

Polizia Nazionalak, Udaltzaingoak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak, Esquadra Mossoek, Samur zerbitzuak, Babes Zibilak, suhiltzaileek, Gurutze Gorriak eta bi taldeetako arduradunek bilerak egin dituzte operatiboa prestatzeko.

Polizia Nazionalak baliabide gehienak jarriko ditu: 1.500 agente. Vicente Calderon estadioa eta inguruak zaintzeaz gain, jarraitzaileen helduera eta egonaldia zainduko ditu segurtasun dispositiboak.

50.000 jarraitzaile

Bartzelonako zaleak 70 autobusetan, bost tren berezitan eta abiadura handiko bi trenetan helduko dira Madrilera. Bien bitartean, jarraitzaile zuri-gorriak 170 autobusetan eta hiru tren berezitan helduko dira hiriburura. Guztira 50.000 jarraitzaile helduko dira.

Estadioaren ateak 19.00etan zabalduko dira eta kontrolak ezarriko dituzte Kirolaren Legeak debekatutako objekturik ez sartzeko.

Finalaren egunerako, 18:00etatik 19:30era, talde ultraeskuindarrek Espainiako batasunaren aldeko manifestaldia deitu dute.

Albisteak (1)