20:00etan
Athleticek gaur arratsaldean egingo du lan saioa Vicente Calderonen
Erredakzioa
20:00etan finala jokatuko den zelaian egingo dute entrenamendua zuri-gorriek. Entrenatu aurretik prentsaurreko ofiziala eskainiko dute.
Athletic, asteazken iluntzean iritsi zen Madrilera, bertan jokatuko baitute Errege Kopako finala Bartzelonaren aurka ostiral honetan (22:00etan). Gaur, finala jokatu aurreko azken entrenamendua egingo dute Vicente Calderon zelaian.
Talde zuri-gorriak arratsaldeko 20:00etan egingo du lan saioa finala jokatuko den zelaian. Lehen ordu laurdenean ateak irekita egingo da entrenamendua prentsarentzat bakarrik. Ondoren, ateak itxita ariko dira lanean azken estrategiak landu ahal izateko. Entrenamenduaren aurretik prentsaurreko ofiziala eskainiko dute Marcelo Bielsa entrenatzaileak eta jokalari batek.