Itxi

Kopako finala

Madril, Bukarestik mila argi-urtetara

Isusko A.B. | Bidali berezia Madrilen

Madrildar gehienek eta Madrilek ez dutela finala nahi argi eta garbi igartzen da. Onena heldu, irabazi eta alde egitea da.

Europako Ligako finalaren kartela Bukaresten. Argazkia: Isusko A.B.

Europa Ligako finala jarraitzeko Bukaresten izan nintzen orain dela hiru aste. Errumaniako hiribura iristea, aktorearentzat alfonbra gorria zapaltzea bezalakoa izan zen. Aireportuan finaleko hainbat kartel, informazioa gune ugari, zaleei laguntzeko antolatzaileak, kale nagusiak apainduta... azken xehetasunera arte zaindu zuten egun garrantzitsua.

Finala hartzeko hiria prestatuta eta zaleek gozatzeko errumaniarrak gogoekin zeudela argi gelditu zen.

Madrilera heltzea, edozein hirira heltzea bezalakoa izan da. Hasieran Kopako finala Madrilen den edo ez zalantzan egon nintzen. Galdetu egin nuen eta erantzunak ez ziren ziurrak izan. Madrilek eta madrildarrek ez dute finala nahi eta hori argi eta garbi igartzen da.

Madril, Bukarestik mila argi-urtetara dago. Olinpiar Jokoetako puntuatzaileak edo antolatzaileak gertu badaude argi izango dute erabakia. Jendearen eta hiriaren parte hartzea urria da eta horrek eragina izan dezake.

Soilik gauza positibo bat antzeman daiteke, Athletic Bartzelona baino gehiago estimatzen dutela madrildarrek.


Albisteak (3)