Itxi

Athletic-Bartzelona

Txistualdi erraldoia egin dute Madrilen, Espainiako himnoaren aurka

Erredakzioa

Athleticeko 50.000 zale Madrilera joan dira, finala ikusi ahal izateko. Egun eguzkitxua izan da, lasaia, eta jai-giroaz bustita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticeko eta Bartzelonako zaleek txistualdi erraldoia egin dute Errege Kopako finala hasi aurretik, Espainiako himnoa entzun den bitartean.

Antolatzaileek Espainiako himnoaren bertsio laburra jartzea erabaki dute (27 segundokoa), finala hasi aurretik. Hala ere, talde bietako zaleek txistukada erraldoia egin dute, Espainiako himnoaren aurka.

Aguirre ez da Vicente Calderonera finala ikustera joan. Bere hitzek erreakzio ugari ekarri zituzten, tartean PPko hainbat buruzagiena. Popularrek ere, Aguirreren eskaeraren aurka agertu ziren.

Txistuen inguruko polemika aste hasieran hasi zen Esperanza Aguirre Madrileko presidenteak egindako adierazpenekin. Finala "ateak itxita" ospatzearen alde egin zuen txistuak ekiditeko.

Bestalde, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du Catalunya Accio eta Esaiten aurka Espainiako talde ultraeskuindar batek aurkeztu duen kereila. Txistuak oraindik gertatu ez direla esan du epaileak eta, horren ondorioz, deliturik ez dagoela argudiatu du.

Madrilgo kaleak, zurigorriak

Athleticeko 50.000 zale Madrilera joan dira, finala ikusi ahal izateko. Egun eguzkitxua izan da, lasaia, eta jai-giroaz bustita.

Bideoak (1)