Utzita
Peru Nolaskoainek Eibarren jokatuko du utzita
I. G. | EITB MEDIA
Nolaskoainen bigarren lagapena izango da jarraian. Aurreko denboraldian 17 partida jokatu zituen Amorebietarekin.
Athleticek iragarri du akordioa lortu duela Eibarrekin Peru Nolaskoain talde armaginari ekainaren 30era arte lagatzeko.
Nolaskoainen bigarren lagapena izango da jarraian. Aurreko denboraldian 17 partida jokatu zituen Amorebietarekin denboraldiaren bigarren zatian, urte eta erdiko lesioa izan ostean.
23 urteko futbolari gipuzkoarrak, Athleticekin 2024ra arte kontratua duenak, 2018ko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 13 neurketa jokatu ditu 'lehoi' gisa.
¿ OFICIAL | OFIZIALA ¿
— SD Eibar (@SDEibar) August 26, 2022
Nolaskoain, noveno refuerzo armero. Llega cedido del @AthleticClub.
¿ https://t.co/bKtS08hY91
Nolaskoain, Eibarren bederatzigarren fitxaketaz @athletic_eus-etik utzita dator.
¿ https://t.co/20nOEjh5c8
Ongi etorri, @perunolaskoain!#BetiArmaginak pic.twitter.com/gAn13sbqgo