Itxi

Ohiko Batzar Nagusia

Athleticeko bazkide konpromisarioek 135,8 milioi euroko aurrekontua onartu dute 2022-2023 denboraldirako

EITB Media

Leer en Castellano

Jon Uriarte presidentea buru duen zuzendaritzak bazkide konpromisarioen babesa jaso du. Hauek, 2022-2023 denboraldirako aurrekontua onartu dute Ohiko Batzar Nagusian. Joan den denboraldirako kontuek ere konpromisarioen babesa jaso dute.

Jon Uriarte Athleticeko presidentea Ohiko Batzar Nagusian. Argazkia. EFE

Athleticek 135,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2022-2023 denboraldirako, asteazken honetan (urriak 26) bazkide konpromisarioek onartu egin baitituzte klubeko zuzendaritzak aurkeztu dituen kontuak Euskalduna Jauregian egin den Ohiko Batzar Nagusian.

Denboraldi honetarako 135,8 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du klubeko zuzendaritzak, 5,9 milioiko defizita aurreikusita, eta onatua izan da 471 aldeko botorekin (% 66,4). Kontrako botoak 135 (% 19) izan dira, 18 konpromisariok zuriz bozkatu dute, eta 80 abstenitu egin dira.

Lehenago, iragan denboraldiko (2021-2022) kontuak, 10,6 milioi euroko galerak izan dituztenak, onartu dituzte konpromisarioek, aldeko 524 botorekin (% 76,3); kontrako botoak 179 (% 17) izan dira, zuriz 18 konpromisariok bozkatu dute, eta 23 abstenitu egin dira.

Bestalde, Aitor Elizegi presidente izan zuen zuzendaritzak ekainaren 24ko hauteskundeetara arte egin zuen kudeaketa ere bozkatu da Ohiko Batzar Nagusian; honek ere babesa jaso du, aldeko 441 botorekin (62,7%). Aurkako botoak 179 (% 25,46) izan dira, zuriak 21, eta 62 abstenitu egin dira.

Batzar honetan Euskalduna Jauregira gerturatu diren bazkide konpromisarioek lehenengoz bozkatu dute telekomando elektroniko bidez; gainera, estreinakoz, boto telematikoa eman ahal izan dute.

 

Albisteak (3)