DESTITUCIÓN
Athleticek Bingen Arostegi kargugabetu du Bilbao Athleticeko entrenatzaile gisa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilboko klubaren filiala azken postuan kokatuta dago RFEFko 1. mailako 2. multzoan, 12 punturekin.
Athletic Clubek astelehen honetan jakinarazi duenez, Bingen Arostegik Bilbao Athleticeko entrenatzaile izateari utzi dio, Bartzelona Atleticoren aurkako neurketa galdu ostean.
Bilboko taldeak argitu duenez, gaur goizean eman diete erabakiaren berri "teknikariari eta jokalariei" Lezaman. Athleticek zabaldutako oharrean azaltzen duenaren arabera, "datozen orduetan" jakinaraziko du Arostegiren ordezkoa nor izango den.
Ligako hamabi jardunaldiren ondoren, Bilbao Athletic bere multzoko azken tokian dago (sailkapeneko 20.a da) 12 punturekin, baina hamargarren postutik 3 puntura. Hiru garaipen, beste horrenbeste berdinketa eta sei neurketa galdu ditu, eta sei gol baino ez ditu sartu; aldiz, 15 jaso ditu.