FITXAKETA
Alex Pallares izango da Bilbao Athleticeko entrenatzailea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Entrenatzaile katalanak denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin.
Athletic Clubek baieztatu duenez, Alex Pallares bartzelonarra izango da Bingen Arostegiren tokia hartuko duena Bilbao Athleticeko entrenatzaile gisa.
Pallaresek 42 urte ditu eta denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du zuri-gorriekin.
Psikopedagogian lizentziaduna eta Gorputz Heziketako maisua da, eta, Athleticek nabarmentzen duenez, "eskarmentu handian dauka harrobiko futbolean zein futbol profesionalean".
Pallares teknikari eta metodologoa izan da Vila-realen, bi alditan. Aspire Akademian aritu da 15 eta 16 urtez azpiko Qatarko hautatzaile gisa. Ondoren, Levante taldeko Gazteen Mailako taldea zuzendu zuen, baita Errusiako Rubin Kazanen bigarren taldea ere.
Venezuelan hasi zuen bere ibilbide profesionala, Atletico Venezuelan (2016-18), eta Hego Amerikako Koparako sailkatu zuen bere historian lehenengoz. Ondoren, bi alditan, Deportivo Tachiran jardun du.