Erreginaren Kopa
Osasuna-Bartzelona, Reala-Atletico Madril, Madril CFF-Athletic eta Granada-Alaves, Kopako final-zortzirenetan
EITB edia
Final-laurdenetara sailkatzea izango dute helburu Erreginaren Kopan jarraitzen duten lau euskal taldeek. Partidak urtarrilaren 10, 11 eta 12an jokatuko dira.
Ostiral honetan (azaroak 25) zozkatu dira Erreginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketak Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen egoitzan. Reala, Athletic Club, Alaves eta Osasuna dira txapelketan jarraitzen duten euskal taldeak.
Osasunak Bartzelona hartuko du etxean final-zortzirenetan. Bigarren Mailakoa den talde gorritxoak Lehen Mailako liderra eta Europako talde omentsuenetakoa dena izango du aurkari. Bestalde, Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du; txuri-urdinek etxean hartuko dute maila berekoa (Lehen Maila) den talde koltxoneroa. Athleticek bisita egingo dio Madril CFF taldeari; biak ala biak F Ligako (Lehen Maila) taldeak dira. Azkenik, Lehen Mailan lehiatzen den Alavesek Granada Bigarren Mailako taldearen etxean jokatuko du.
Partidak urtarrilaren 10, 11 eta 12an jokatuko dira.
Hauek dira euskal taldeen Ereginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketak:
Osasuna - Bartzelona
Granada - Alaves
Madril CFF - Athletic Club
Reala - Atletico Madril
Erreginaren Kopako final-zortirenetako beste kanporaketak:
Fundacion Canaria Tenerife - Granadilla Tenerife
Alhama - Levante
Fundacion Albacete - Real Madril
Vila-real - Sevilla