Kargatzen...
Itxi

GERNIKAKO ARBOLA SARIA

Athletic – Chivas partida, zuzenean eitb.eus eta ETB2n, abenduaren 11n

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zuri-gorriak eta Mexikoko taldea Gernikako Arbola Saria lagunartekoan lehiatuko dira San Mamesen, abenduko bigarren igandean. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB2k.

Athletic - Chivas, Gernikako Arbola Saria. Argazkia: Athletic Club

Athleticek eta Chivasek lagunarteko neurketa jokatuko dute abenduaren 11n, 19:00etan, San Mamesen. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB2k. Norgehiagoka ETBren bigarren katean emango den arren, euskarazko kontaketa izango du.

Talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean antolatzen da Gernikako Arbola Saria izenpeko lagunartekoa. Horretarako, aurkari berezia hautatu du Athleticek: Guadalajarako Chivas Rayadas. Talde mexikarrak ehun urte baino gehiago ditu, eta futbolari mexikarrekin bakarrik jokatzen du.

Norgehiagokak itzuliko partida ere izango du, 2023ko uztailaren 16an jokatuko dena Guadalajaran (Mexiko). Bigarren norgehiagoka ere, EITB Mediak eskainiko du.

Igandeko norgehiagoka prestaketa moduan erabiliko du Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak; izan ere, Qatarko Munduko Txapelketa amaitu eta berehala txapelketa ofizialei ekingo baitie. Hala, abenduaren 20an, Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du Sestaoren aurka.

Albisteak (1)

Bideoak (1)