Itxi

GERNIKAKO ARBOLA SARIA

Athleticek Chivas garaitu du Gernikako Arbola Sariaren joaneko partidan (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Berenguerren eta Sanceten golek garaipena eman diete lehoiei San Mamesen jokatutako lagunarteko partidan. Horrela, Valverderen mutilek abantaila dute Mexikoko itzuliko partidarako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek 2-0 irabazi zion Chivas talde mexikarrari, Alex Berenguerren eta Oihan Sanceten golekin, San Mamesen jokatutako lagunarteko partidan. Gernikako Arbola Saria 2023ko uztailaren 16an erabakiko da Jaliscoko hiriburuko Akron estadioan.

Partidak erritmoa hartzeko denbora behar izan zuen, hala ere, ekimena beti izan zen Athleticekena. Lehen zatian Paunovicen taldearen abagune bakanetakoa Pavel Perezek zortzi minutura egindako jaurtiketa bat izan zen. Mexikarrek arazo ugari izan zituzten Ernesto Valverderen taldearen presio altua saihesteko.

Athletici ere kosta zitzaion Chivasen areatik gertu aukerak sortzea, eta zelai erdian baloia lapurtu ondoren, Asier Villalibrek defentsaren bizkarra bilatu zuen baloi on bat jarriz. Orduan, Alex Berenguerrek, Athleticeko jokalari aktiboenak, Miguel Jimenez gainditu zuen jaurtiketa gurutzatu batekin.

Athleticek markagailua handitzeko pare bat aukera izan zituen, bata Villalibrek 32. minutuan eta bestea Yeray Alvarezek 43. minutuan egindako burukada batekin, biak Jimenezek zapuztuak.

Bigarren zatian Valverderen mutilek ekimena mantendu zuten eta 58. minutuanean Gilberto Orozcok, defentsan, Morcillok bilbotarren bigarren gola lortzea eragotzi zuen.

2-0ekoa, baina, minutu bat beranduago iritsi zen: Oihan Sanceten jaurtiketa bikain batekin. Honek, markarik gabe, eskuineko zutoinera jaurtiketa neurtua egin zuen eta Jimenezek ezer gutxi egin ahal izan zuen hura saihesteko.

Bigarren zatiko aldaketa ugariek ere, ez zuten partidaren dinamika aldatu azken txanpan.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Julen Agirrezabala; Oscar de Marcos, Yeray Álvarez, Iñigo Martínez, Yuri Berchiche; Dani García, Mikel Vesga; Jon Morcillo, Iker Muniain, Alex Berenguer eta Asier Villalibre.

Bigarren zatian: Agirrezabala (Aitor Iru, 75. min); Ander Capa, Aitor Paredes, Dani Vivian, Mikel Balenziaga; Vesga (Unai Vencedor, 62. min), Oier Zarraga; Berenguer (Gorka Guruzeta, 75. min), Oihan Sancet, Morcillo (Iñigo Lekue, 62. min) eta Raúl García.

0.- CD Guadalajara: Miguel Jiménez, Alan Mozo, Gilberto Sepúlveda, Gilberto Orozco, Alejandro Mayorga, Sergio Flores, Rubén González, Pavel Pérez, Carlos Cisneros, Zahid Muñoz eta Santiago Ormeño.

Bigarren zatian: Fernando Beltran, Eduardo Torres, Luis Olivas, Luis Puente, Jesús Angulo, Jesús Sánchez, Antonio Briseño, André Marioni eta Raúl Rangel.

Golak: 1-0, 29. min: Berenguer. 2-0, 59. minutuan: Sancet.

Epailea: Pablo González Fuertes. Txartelik gabe.

Bideoak (4)