Itxi

HELEGITEA BAZTERTU DU

Apelazio-batzordeak ez dio zigorra kendu Yerayri eta Athleticek Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak txartel gorria ikusi zuen Realaren aurkako derbian, eta partida bateko zigorra bete beharko luke Real Madrilen kontrako neurketan.

Yeray Álvarez, jugador del Athletic Club. Foto: EFE

Apelazio-batzordeak Yeray Alvarez Athleticeko jokalariaren partida bateko zigorra ez kentzea erabaki du, eta, hartara, erdiko atzelari zuri-gorriak behin-behinean ezin izango du Real Madrilen aurka jokatu urtarrilaren 22an, igandean, San Mamesen, Santander Ligako 18. jardunaldiko partidan.

Yerayk txartel gorria ikusi zuen urtarrilaren 14an jokatu zen Realaren aurkako derbian, Kubori penaltia egiteagatik. Athletic Clubek zigorraren aurka helegitea aurkeztea erabaki zuen, baina Apelazio-batzordeak ez ditu Bilboko taldearen azalpenak onartu. Izan ere, aipatu batzordearen esanetan, froga bideografikoetan ez da akats nabarmenik ikusten Cuadra Fernandez epaileak ekintza horretan hartutako erabakiari buruz.

Hala ere, Athleticek Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo du, eta kautelazko neurriak har ditzala eskatu dio.

Albisteak (4)