Itxi

LESIOA

Bibiane Schulze baja izango da Atletico Madrilen aurka eta ez du Australiara bidaiatuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atzelari zurigorria Espainiako selekzioaren deialditik at geratu da, pubalgia bat dela eta.

Bibiane Schulze Real Madrilen aurkako partidan. Foto: EFE

Bibiane Schulze Athletic Clubeko jokalaria baja izango da F Ligako hurrengo jardunaldian Atletico Madrilen aurka eta baita Nazioen Kopan ere. Espainiako selekzioarekin jokatzekoa zuen otsailaren 13tik 22ra Australian jokatuko den txapelketa eta Bilboko klubak jakinarazi duenez, atzelaria ez da bertan izango pubalgia baten ondorioz.

Lezaman Granadilla Teneriferen aurka jokatutako partidan aspaldidanik zituen pubalgiako minak areagotu ziren, ondorioz, Bad Sodenen (Alemania) jaiotako 24 urteko jokalaria "taldetik kanpo ari da lanean fisioterapia tratamenduarekin". Hortaz, ez da arituko igandean Atletico Madrilen aurkako partidan Alcala de Henaresen (12:00etan) ezta Australian Jorge Vildaren aginduetara ere.

Albisteak (1)

Bideoak (2)