Itxi

BERRITZEA

Nerea Nevadok Athleticekin duen kontratua berritu du 2025era arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Santurtziko atzelariak bi urtez luzatu du talde zuri-gorriarekin duen hitzarmena eta beste urte bat gehiagoz luzatzeko aukera izango du.

Nerea Nevado Atletico Madrilen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Athleticek aditzera eman duenez, Nerea Nevadok (Santurtzi, 2001) Bizkaiko taldearekin duen kontratua luzatu du 2025ko ekainaren 30era arte. Gainera, hitzarmenak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera biltzen du.

Nevado 2017-2018 denboraldian heldu zen Lezamara Bizkerre FT taldetik. Lehen taldearekin 2018an egin zuen debuta eta ordutik bigarren taldearen eta lehen taldearen artean tartekatu zuen bere ibilbidea.

Pasa den denboraldian, Alavesen aritu zen utzita eta Lezamara itzultzearekin, Iraia Iturregiren hamaikakoan ezinbesteko jokalari bihurtu da. Are gehiago, 2022-2023 denboraldian ez du partida guztietan parte hartu du (19 jokatu dira) eta Betisen aurkako partidan soilik geratu da hasierako hamaikakotik at.

Albisteak (2)

Bideoak (2)