Itxi

Berritzea

Clara Pinedok 2026ra arte berritu du Athleticekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erdilari bilbotarrak, 19 urtekoa eta 20 urtez azpiko munduko txapelduna bera, luzatu egin du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua; klubak eta jokalariak kontratua 2027ra arte luzatzeko aukera ere adostu dute.

Clara Pinedo, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: Athletic.

Clara Pinedo Athleticeko erdilariak 2026ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Bilboko klubarekin, talde zuri-gorriak astelehenean iragarri duenez. Pinedok eta Athleticek, gainera, kontratua 2027ra arte luzatzeko aukera ere adostu dute.

Pinedo, 19 urteko bilbotarra, 20 urtez azpiko munduko txapelduna eta 19 urtez azpiko Europako txapelduna da Espainiako selekzioarekin; bi titulu horiek 2022an lortu zituen. 2019an iritsi zen Athleticera, Bizkerretik (Getxo), eta bi denboraldi eman zituen filialean; 2021eko ekainaren 6an egin zuen debuta lehen taldearekin, Levanteren aurkako neurketa batean.

2022ko udaran, behin betiko igo zen talde nagusira. 2022-23 denboraldian, Iraia Iturregi entrenatzaileak gehien erabili duen jokalarietakoa da; izan ere, F Ligan, orain arteko 19 partidetatik 18tan zelairatu da, eta 13tan irten da hasieratik. 1.200 minutu jokatu ditu, eta Athleticeko sei jokalarik bakarrik eman dituzte berak baino minutu gehiago zelaian. Lau gol sartu ditu, gainera; hala, bigarren dago bere taldeko golegileen zerrendan (Jone Amezagak bost egin ditu).

Albisteak (3)