Kargatzen...
Itxi

LESIOA

Herrera: "Nire ibilbideko unerik zailena pasatzen ari naiz"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Herrera bajan dago gaur egun, eskuin hankako muskuluan izan duen lesio baten ondorioz; izan ere, joan den udan Athleticera itzuli zenetik izan duen bosgarren arazo muskularra da.

Ander Herrera. Artxiboko argazkia: EFE

Ander Herrera Athleticeko jokalariak bere sare sozialetan argitaratutako mezu batean aitortu duenez, "zalantzarik gabe", bere "kirol ibilbideko momenturik zailena" igarotzen ari da, "duela urtebete pasatxo hasi zen giharretako arazo errepikakorrak" direla eta.

"Ni bezalako batentzat, bere lanbiderako grina duen eta egunero lanbideaz biziki gozatzen duen norbaitentzat, oso gogorra da. Nire ibilbide osoan izan dudan indar eta ilusio berarekin sentitzen naiz, baina lesioek ez didate gozatzen eta zoriontsu izaten uzten", deitoratu du erdilariak.

Herrerak gaineratu du Athleticen behar duen "guztia" duela sentitzen duela, eta horrek "are gehiago sufriarazten dit".

"Laguntza eta babesa erakusten didaten profesionalez eta lankide paregabeez inguratuta nago. Batzuetan, burutik pasatu zait amore ematea, baina ez nioke neure buruari barkatuko", gaineratu du.

"Konponbideak bilatzen eta gehien gustatzen zaidana berriro egiteko lanean jarraituko dut, inguruan dudan jendearen maitasuna itzultzeko", esan du Herreraren mezuak.

Herrera bajan dago gaur egun, eskuin hankako muskuluan izan duen lesio baten ondorioz; izan ere, udan Athleticera itzuli zenetik izan duen bosgarren arazo muskularra da.

Albisteak (3)