Aurredenboraldia
Athleticek lagunartekoa jokatuko du Marokon
Erredakzioa
Raja Casablancaren aurkako partida Bilboko taldeak baieztatu duen denboraldi-aurreko hirugarrena da.
Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Raja Casablanca taldearen aurka, uztailaren 17an, Marokon. Talde zurigorriak baieztatutako denboraldi-aurreko hirugarren partida da. Bilboko taldea lagunarteko lehiaketa batean arituko da Polonian, Benfica, PSV Eindhoven eta Slask Wroclaw anfitrioiaren kontra.
Zuri-gorriak uztailaren 2an itzuliko dira lanera, abuztuaren 2an eta 9an izango den Europa Ligako lehenengo kanporaketa prestatzeko.