EBAKUNTZA
Garazi Muruari ebakuntza egin diote hernia diskal batengatik
EITB MEDIA
Athleticeko kapitainak ez du partida ofizialik jokatu 2022-2023 denboraldian bizkarreko arazoak direla eta.
Garazi Muruari bizkarreko ebakuntza bat egin diotela jakinarazi du Athleticek. Joan den ostegunean operatu zuten hernia diskal batengatik klubak ohar batean jakitera eman duenez eta lesioaren bilakaeraren baitakoa izango da jokalariaren itzulera.
Kapitainak ez du normaltasunez jardun 2022ko irailetik eta ez du partida ofizialik jokatu denboraldi honetan. Irailaren 22an, Athleticek argitaratutako mediku txostenean, jokalariak "lunbalgia akutu lunbarra" zuela jakinarazi zuen, "disko-protusio bidezko irradiazioarekin".
Orain, hernia diskal bat dela eta ebakuntza egitea erabaki dute klubeko mediku zerbitzuek eta jokalariak berak.