Berritzea
Sancetek Athleticekin kontratua berritu duela iragarri du, 2032ra arte
I. G. | EITB MEDIA
Erdilari nafarrak kontratua berritu duela iragarri du, zaleen aurrean mikrofonoa eskuan zuela, Getaferen aurkako partida berdinketan amaitu ostean. Iribarrek eman dio jokalariari kontratua berritu ondoren jaso ohi den kamiseta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oihan Sancet Athletic Clubeko jokalariak 2032ra arte kontratua berritu duela iragarri du San Mamesen, Getaferen aurkako partida hutsean berdindu eta jarraian.
Erdilari nafarra, mikrofonoa eskuan, harmailetara zuzendu da partidaren ostean, bere zaleei klubarekin lortutako akordioaren berri emateko.
"Eskerrik asko eman diguzuen babesagatik. Pena izan da garaipena ez lortzea. Gauza bat esan behar dizuet. Berritu egin dut", izan da nafarrak zelai erditik eman duen iragarpena, eta zaleek txalo zaparrada beroarekin jaso dute.
"Oso pozik nago etxean nagoelako, bertan egon nahi baitut", gaineratu du Sancetek. Handik gutxira, Jose Angel Iribar mitikoaren eskutik, Athleticen kamiseta bat jaso du, bere izenarekin eta '2032 ' zenbakiarekin, kontratuaren amaiera-data berria iragartzen duena eta zortzi urteko luzapena suposatzen duena.