Itxi

125. urteurrena

Thomas Hitzlsperger futbolari ohi alemaniarra da Athleticeko 125. urteurrenaren apirileko enbaxadorea

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilboko klubaren iritziz, "aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako munduko erreferente handienetakoa" da, eta horregatik hautatu du.

Thomas Hitzlsperger, Athleticek zabaldutako irudian. Argazkia: Athletic Club.

Thomas Hitzlsperger futbolari ohi alemaniarra, "aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako munduko erreferente handienetakoa" bera, Athleticeko 125. urteurrenaren apirileko enbaxadorea da, asteazkenean Bilboko klubak iragarri duenez.

Hitzlspergerrek 2014an iragarri zuen jendaurrean homosexuala dela, Everton taldean futbolari gisa bere azken denboraldia amaituta. Athleticeko 125. urteurrenaren laugarren enbaxadorea da; Jon Rahm golf jokalaria, Jokin Altuna pilotaria eta Honey Thaljieh futbolari ohi palestinarra izan baitira aurrekoak. Larunbatean, San Mameseko palkoan, Athletic-Reala derbiaren atarikoan, Hitzlspergerrek intsignia jasoko du.

Athleticek "garrantzi handiko pertsonatzat aitortzen du" Hitzlsperger, "ordezkatzen dituen balioengatik, eta egoera askotan, sarri deserosoetan, bere nortasuna defendatzeko izan duen ausardiagatik eta erabakitasunagatik".

Jokalari ohia astelehenera arte izango da Bilbon, eta, Athleticek aurreratu duenez, aurreikusita dago Lezama bisitatzea; bertan, "sexu aniztasunari eta kirolari buruzko solasaldia izango du teknikariekin".

Hitzlsperger Bayern Municheko harrobian hazi zen, eta 52 aldiz jokatu zuen Alemaniako selekzioarekin; 2006ko Munduko Futbol Txapelketan eta 2008ko Europako Txapelketan parte hartu zuen. 2001a eta 2014a bitartean izan zen profesional, talde hauetan: Aston Villa, Chesterfield, Stuttgart, Lazio, West Ham, Wolfsburgo eta Everton.

Albisteak (1)

Bideoak (2)