Itxi

2012-2013. denboraldia

Athletic da denboraldiaurreari ekin dion lehen taldea

Erredakzioa

Astelehen honetan ekin dio lanari talde zuri-gorriak Isma Loepezen eta Adurizen fitxaketekin. Utzita egon diren Orbaizek, Ustaritzek eta Cerrajeriak ere lanari ekin diote Lezaman.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athletic izan da denboraldiaurreari ekin dion BBVA Ligako lehen taldea. Zuri-gorriek astelehen honetan ekin diote 2012-2013 denboraldia prestatzeko lanari, eta Lezaman egin dute lehen lan saioa. Europa Ligara sailkatzeko kanporaketek eragindute Athletic horren goiz lanean hastea.

Abuztuaren 2an ekingo dio talde bizkaitarrak Europa Ligara sailkatzeko gainditu beharreko lehen kanporaketari. Aritz Aduriz eta Ismael Lopez izan dira datorren denboraldirako Athleticek egin dituen fitxaketa bakarrak eta lehen lan saioan parte hartu dute bi jokalari hauek.

Iragan denboraldian utzita aritu diren Pablo Orbaizek, Ustariz Aldekoaotalorak eta Galder Cerrajeriak lehen entrenamenduan parte hartu dute. Bestalde, Marcelo Bielsa eta Jose Maria Amorrortu Lezaman egiten ari diren lanak aztertzen ibili dira.

Espainiarekin Europako txapeldun izendatu diren Javi Martinez eta Fernando Llorente falta izan dira entrenamenduan, eta Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin dauden Jonas Ramalho eta Kepa Arrizabalaga ere falta izan dira. Iaz Numantzian jokatu zuen Iñigo Diaz de Cerio ere ez da lan saioan egon ez baitu talde zuri-gorrian jarraituko.

Iragan denboralditik taldean jarraitzen duten Iraizoz, Raul, Iraola, Amorebieta, San Jose, Ekiza, Aurtenetxe, Castillo, Zubiaurre, Iturraspe, Gurpegui, De Marcos, Herrera, Iñigo Perez, Susaeta, David Lopez, Muniain, Ibai Gomez, Toquero eta Igor Martinez jokalariak lanera itzuli dira.

Lehen lan saioa nahiko lasaia izan da eta aipagarriena Amorebietak entrenamendua hasi eta bere ahala utzi duela izan da.


Albisteak (2)

Bideoak (1)