AZKEN FASEA
Athletic-Real Madril, Erreginaren Kopako finalerdietan
EITB MEDIA
Zuri-gorriek maiatzaren 24an jokatuko dute kanporaketa, 21:00etatik aurrera. Beste kanporaketan, Alhama El Pozo eta Atletico Madril izango dira nor baino nor gehiago, egun bat lehenago.
Athleticek Real Madril izango du aurkari Erreginaren Kopako finalerdietako kanporaketan, eguerdian Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) egoitzan egindako zozketaren arabera. Zuri-gorriek maiatzaren 24an jokatuko dute kanporaketa, 21:00etatik aurrera. Beste finalerdian, Alhama El Pozo eta Atletico Madril izango dira aurrez aurre, egun bat lehenago.
Lehiaketaren azken fasea Leganeseko Butarque futbol-zelaian jokatuko da, maiatzaren 23tik 27ra bitartean, eta irabazleak Bartzelona ordezkatuko du txapelketako palmaresean, aurreko hiru edizioak irabazi baititu. Talde katalana final-zortzirenetan geratu zen lehiaketatik kanpo, Osasunaren aurkako kanporaketan jokalari bat bidegabeki zelairatzeagatik.
Lehenengo finalerdia maiatzaren 23an jokatuko da, 21:00etan, eta bigarrena asteazkenean, ordu berean. Finala, ostera, larunbatean jokatuko da, 22:00etan, eta, Espainian jokatutako emakumezkoen txapelketa batean lehen aldiz, VARa erabiliko dute.
Txapelketako txanda honetara iristeko bidean, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak Madril CFF (0-1) eta Osasuna (1-2) kanporatu zituen final-zortzirenetan eta final-laurdenetan, hurrenez hurren.